[1]Iruñerriko milaka ikaslek atzorako (martxoak 22) Ikasle Abertzaleak-ek deitutako deialdiarekin bat egin eta kalera atera ziren, aspaldiko indar erakustaldirik handienetakoa eginez. Ikasleen ordezkariek adierazi zutenez "istitutuetan bizi diren murrizketak eta prekarietate egoera salatzea, Nafarroa osorako euskarazko irakaskuntza exijitzea eta hezkuntzaren merkantilizazioa salatzea" ziren greba deialdiaren helburua. Hezkuntza Departamentuak berak %50ko jarraipena onartu zuen. Goizean goizetik, auzo eta institutu ezberdinetan mobilizazioak izan ziren. Horietako batean (Txantrean) izandako istiluen ondorioz bi ikasle atxilotu zituen poliziak. Eguerdian, 2000 ikasle inguruk manifestaldia egin zuten Iruñeko Alde Zaharretik, eta eseraldia ere egin zuten Hezkuntza Departamentuaren Egoitzaren aurrean. Hortik Espainiar Poliziaren komisaldegira abiatu ziren, eta egoitza inguratuz atxilotuen askatasuna exijitu.
Espainiako Polizia eseraldia desegiten saiatu zen hasiera batean, baina ikasle kopurua eta hauen jarrera ikusita, haiengana zuzendu eta atxilotuak Foruzaingoaren esku zeudela jakinarazi zien. Zentzu horretan, ikasle presioak Roberto Jimenez Nafarroako Gobernuko presidenteordea negoziatzera behartu zuen. Bilera horretan atxilotua —ordurako bat kalean zegoen— aske uztea exijitu zioten ikasleen ordezkariek Jimenezi, greba deialdiaren aldarrikapenak exijitzearekin batera. Azkenean, bigarren atxilotua ere aske geratu zen, hori bai, ospitaletik pasa ostean.
BIDEOA [2]
Argazki galeria [3]
Info+: Iruñerria greban [4], Ateak Ireki [5], Ikasle Abertzaleak [6], Gara [7], Berria [8] eta Diario de Noticias [9]