Armintxe, espeleologoen iraultza

Asturies, Cantabria, Aragón, Euskal Herriak (Euskadi, Iparralde y Nafarroa), Rioja, Burgos.

Convocatorias Norte
Responder
Avatar de Usuario
otsabide
Mensajes: 748
Registrado: 30 Ene 2011, 22:13
Ubicación: Lekeitio (Euskalherria)
Contactar:

Armintxe, espeleologoen iraultza

Mensaje por otsabide » 24 May 2017, 11:37

Nire ustez, polita da "afizionatuak" vs. "profesionalak" auzi hori, eta badu anarkismoarekin zerikusirik. Ea zer deritzozuen.

***********************

Armintxeko kobazuloan (Lekeitio, Bizkaia), ADES Espeleologia Elkarteko kideek labar-arte multzo garrantzitsua aurkitu zuten 2016ean. Ikerketa honen gainean Administrazio, arkeologo eta espeleologoen artean sortutako tirabirak agerian utzi du kolektibo hauen arteko elkarlana birplanteatu beharra dagoela, eta ez bakarrik Euskal Herrian.

Espeleologoena kolektibo diskretua da; gehienak afizionatuak, bere lanek libre uzten dieten denboran kareharrizko eremuak ikertzen eskarmentu handia dute. Ekosistema berezi hauetan biltzen diren diziplina desberdinetan (geologia, hidrologia, arkeologia, biologia...) espezialistekin elkarlan estuan ibiltzen dira gainera; horregatik, ekinaren ekinez, arlo guzti hauetan aritzeko ahalmena garatu dute. Izan ere, horixe baita profesionalen ahulezia nabarmenena: geologoak ez daki hidrologiaz; hidrologoak ez daki arkeologiaz; arkeologoak ez daki biologiaz; biologoak ez daki geologiaz... eta, askotan, hau lurpeko ondarearen kaltetan izan da: biologoek aztarna arkeologikoak hondatzea, esate baterako; edo arkeologoek kobazuloetako faunari kalte egitea, besteak beste. Espeleologoen ekarpen nagusia horixe da, hain zuzen ere: karstaren ikuspegi bateratua, diziplina guzti hauek batera lantzeko ahalmena. Zalantzarik gabe esan dezakegu, gaur egunean karstaren espezialista bakarrak espeleologo afizionatuak direla.

Zorionez, profesional gehienak honen jakitun dira eta haiekin kolaboratzen dute; beste batzuk, berriz (baita Administrazioko hainbat erakunde ere), ez dituzte aintzat hartzen brikolajerako eta asto-lanetarako ez bada. Haien iritzian, amateurrak izatean ezin dute profesionalen lan talde berean aritu.

Ikus dezagun zer ekarri duen honek lurpeko diziplina ezagunenetako batean: arkeologian. Orain arte, espeleologo afizionatuak zerbait aurkitu dutenean, bigarren mailan geratu izan dira profesionalen eta agintarien mesedetan. Armintxeren aurkezpenean ere horrela izan zen; eta iraingarria bada ere, ohituak daude eta azken finean ez zaie asko inporta izan. Lehen esan dugun bezala, espeleologoak diskretuak dira, eta karstaren kontserbazioak gehiago inporta die ospeak baino.

Armintxeren kasuak, baina, iraultza ekarri du: Administrazioak eta “molde zaharreko” arkeologoak espeleologoak lan taldean onartzera behartuak baitaude, gogoz kontra bada ere; gainera hobe dute hori bizkor egitea, bestela grabatuak betirako galduko dira. ADES-eko kideek hemen azaldu dute arrazoia, jarraian laburbilduko duguna.
http://actualid-ades.blogspot.com.es/20 ... -mapa.html

Duela urte gutxi aldaketa garrantzitsua etorri zen euskal labar-artearen ikerketara: arkeologo belaunaldi berri bat orain arte oharkabean pasatutako hainbat pintura eta grabatu aurkitzen hasi zenetik. Gainera beste gauza batekin ere konturatu ziren: oraintsu arte ezagutzen ziren pinturak eta grabatuak kobazuloetako sarreretatik hurbil zeuden, baina ez antzinako gizakia lurpean asko barneratzen ez zelako (lehen uste zen bezala), baizik eta arkeologoak ez zirelako barruraino sartzen hura bilatzera; espeleologoak, berriz, barruraino sartzen ziren baina ez zekiten labar-artea identifikatzen... Horren ondorioz etorri den elkarlanak ekarri du azkenaldiko labar-artearen aurkikuntza masiboa; zati handi baten espeleologoak egina, sakontasun handiko barrunbeetan.

Praktikan, honek esan nahi du aztarnategi hauetaraino ailegatzea konplikatua dela, eta profesionalak ezin direla bertaraino ailegatu espeleologoen laguntzarik gabe; ez bere burua eta aztarnategia bera arriskuan jarri barik, behintzat. Eta, beraz, espeleologoak lan-taldeetako beste espezialisten pareko errespetua eta lan egiteko autonomia behar dutela. Eta horixe da Armintxen eman nahi ez zaiena. Aztarnategia kudeatzen ari diren arduradunak ez dira konturatzen, nonbait, garaiak aldatu direla, eta espeleologoen laguntzarik gabe ezingo dutela ikerketa osorik burutu, behar den garaian.

Izan ere, horixe da Armintxeko beste ezaugarria: erlojuaren kontra gabiltzala. Urteetan eginiko kontrolik gabeko obra urbanistikoen ondorioz, labar-arte multzoa arrisku larrian baitago, urteroko uholdeen eraginez. Grabatu asko jada galdu dira, eta arazoari irtenbidea aurkitzeko ezinbestekoa da espeleologoen laguntza karsta osorik eta lehenbailehen ikertzeko. Espeleologoak lan hori egiteko ahalmena eta prestutasuna dute, baina ez diete uzten. Espero dezagun arduradunak garaiz “esnatzea”, mundu osoan famatu bihurtu diren grabatuak betirako galdu aurretik.

http://info7.naiz.eus/fr/info_i7/201705 ... ltza-isila
-----
Osasuna eta Askatasuna
http://www.abante.eus

Avatar de Usuario
otsabide
Mensajes: 748
Registrado: 30 Ene 2011, 22:13
Ubicación: Lekeitio (Euskalherria)
Contactar:

Re: Armintxe, espeleologoen iraultza

Mensaje por otsabide » 28 Jun 2017, 12:21

Gaiari buruzko lehen artikulu zientifikoa argitaratu berri dugu, kobazuloaren argazki sorta berri batekin.
http://actualid-ades.blogspot.com.es/20 ... gikoa.html

Imagen
-----
Osasuna eta Askatasuna
http://www.abante.eus

Responder